ZER EKARRI

  • Euri eta elur garaian, ekarri botak eta baita zapatilak; etxean ezin baitira botak edo kaleko zapatak erabili.
  • Linterna bat ekartzea ondo dago, kanpoan ez baitago kale-argirik.
  • Hemen ez dago denda edo tabernarik, beraz, erretzaileek ekarri zuen bisitan zehar beharko duzuena.
  • Lo zakua.
  • Gonbidatuen etxeko ura baratzetan berrerabiltzen da; ekarri beraz xaboi ekologikoak (hemen ekoizten ditugunak eros daitezke ere).
  • Beste animaliekin ere bizi gara: behiak, zaldiak, eta abar; beraz, ez ekarri txakurrik (aztoratu edo izutu ditzakete).

 

ORDAINKETEI DAGOKIONEZ

  • Geuk nahiago duguna, pertsonak iristen direnean hemen kobratzea da.
  • 10 urte arteko haurrek ez dute ordaintzen, 14 urte arte %50a ordaintzen da eta adin horretatik aurrera pertsona heldu batek bezala ordaintzen dute.
  • Ikastaro bakoitzaren prezioa ezberdina da, eduki, ordu kopuru eta tailerra ematen duten pertsonen arabera.
  • Trukea egiteko prest ere gaude, betiere hasi baino lehen adostasun batera iristen bagara. Honetarako, Lakabek badu bere beharren zerrenda bat eta interesatua dagoen pertsonak bertan begiratzen du zerk egiten duen bat eskaini dezakeenarekin, eta bestelako proposamen bat ere egin dezake. Akordioa tailer, ikastaro, topaketa edo dena delakoa hasi baino lehen ixten da.
  • Informazio gehiago orri honen bukaeran: “Geure filosofia trukearen inguruan” eta “Trukerako zerrenda” ataletan.

 

NOLA IRITSI AUTOBUSEZ

CONDA AUTOBUSAK, ORBAIZETAKO LINEA

  • Astelehenetik ostegunera, 14:30-etan Iruñatik autobusez, LAKABEtik 400 metrorarte.
  • Ostiraletan autobus hori bera 19etan irtetzen da iruñatik.
  • Larunbatetan 13.30-etan da eta Lakabetik 400 metrora geratzen da ere.
  • (Iruñan autobus geltoki bakarra dago eta erdialdean dago)

 

GEURE FILOSOFIA TRUKEAREN INGURUAN

Bizitza kolektiboaren garai honetan (“bizitza kolektiboa”-rekin esan nahi dugu erlazio sozialaren esparruan aritzeko modu anitz pertsonal nahiz taldekoen kudeaketa) diru bidezko elkartrukeak bukatzen dira eta beharren asetze kolektiborako eta baliabideen partekatzerako beste modu batzuk agertzen dira… partekatze naiz kontsumoan oreka berri bat eraiki behar dugu. Ikerketa eta ikasketa eremu berria agertzen da…

Lakabe, gainera, duela dagoeneko urte asko, bere baliabideen kontsumoan eta hauen autogestioan bere burua erregulatzen ikasten ari den kolektiboa da eta autosufizientzia esparru ugarietatik hornitzen da.

Gizartearen eraldaketarekin konpromiso gogotsua duen kolektiboa izanik, geure esperientziak elkarbanatu eta elkarrekin partekatzeko moduak bilatzera datozen pertsona eta taldeak lagundu nahi ditugu.

Aldi berean, gizartearen garai honen magnitudea geuk bakarrik ezin dugula heldu ulerturik, talde bezala zenbait behin-behineko akordio hartu ditugu, desiratzen dugun egoeraruntz aurrerapausoak ematen jarraitzeko.

Hauek dira akordio horiek:

Burutzen dugun ikastaro, tailer edo topaketa bakoitzean, espero dugun diru-sarreraren %50a gaindituko ez duen elkartruke aukera irekiko dugu.

Eskaintza hori elkartrukea eskatzen duten pertsona guztiekin orekatzen saiatuko gara.

Herrian aktibitate maila altua dagoenean (uzta, kontserbak, egurra, zuhaitz landaketa, eta abar.), pertsonak jarduera konkretuetarako deitzea nahiago izaten dugu. Hau ez da izaten kurtsoen datetan, beste momentu batzuetan, laguntza gehien behar dugunean, baizik.

……………………

Epe luzeagora, elkartrukearen kultura berri bat lantzea da geure konpromisoa. Txanpon sozial edo lokal baten bidez agian, edo esperientziari esker ager daiteken beste edozein modutan.

Beraz, pertsona guztiak animatu nahi ditugu, espazio publikoan partekate dezaketen beraien baliabide pertsonal eta kolektiboen agenda sortzera, denok bertatik elika gaitezen. Loturak eratu nahi ditugu…. eta, baita, trukea “ordaindu” eta “kobratzeko” modu legitimoa bezala ikusiko duen paradigma sozial baten funtsa atera.

Trukerako zerrenda (Lakabek behar dituenak):

 

Ehungailua

Fruta ekologikoa

Barazki ekologikoak

Josteko makina ez elektrikoa

Lantresnak orokorrean, aizkorak

Erlezaintzarako materiala, eskularruak, aurpegi-babesak, erlauntzak

Elektrikari baten zenbait egun

Zurgin baten zenbait egun

Sukaldari baten zenbait egun

Gurina egiteko esku-makina

Mota guztietako zuhaitzak

Orturako hazi ekologikoak

Ortu mintegi ekologikoa

Montesori materiala (haur hezkuntzarako)

Masajista

Lan animalien heziera eta trebakuntza

Artile naturala

Itzulpenak (euskara, ingelera, frantsesa…)

Mota, kolore eta baldintza guztietako musika tresnak. Adibidez, klabeak, marakak, musika kutxak, karakak, hirukiak, karilloiak, xolifonoak, xirulak, tronpetatxoak, okarinak, platiloak, arpak, txilibituak, soinua eragiten duten turuta mota guztiak.

Malabareak egiteko materiala: pilotak, uztaiak, mazoak.

Psikomotrizitate uztaiak.

Irabiagailu industriala.

Taper handiak.

Interesatutako pertsonek eskaini nahi eta dezaketen beste gauza batzuk.