BIDERATZE KURTSOA Prozesu kolektiboei begira

OINARRIZKO MAILA. BILBO 2018-2019

Elkarrekiko bizimodua arlo desberdinetan bizitzen da: talde-lanean, taldeetan, enpresetan edota kooperatibetan. Elkarrekin erabakiak hartzea. Denak dira garen gizarte errealitatearen adierazgarriak. Lideratzeak kooperazio- eta elkarlan-eremuak pertsonen artean zaintzeko ardura hartzea esan nahi du. Boterea hartzeko arriskua geureganatzea egin ahal izateko… berriro ere boterea erronka kontzeptu gisa…
Talde, elkarte edota kooperatiba askok egoera zailetan sartuta ikusten dute euren burua: Desadostasunak, tentsioak, haserrekuntzak eta abar; eta gogoan hartzen dugu baliabideak falta zaizkigula egoera horiei erantzuteko eta “desberdina den zeozer” egiteko, hau da, irtenbide hobe eta egokiagoetara eramango gaituztenak, gizateriak gugandik behar duena eskainita.

Horrexegatik gaur egun taldeek “errazteko” tresna edo baliabidera jotzen dute, hau da, taldeei lagunduko dien balioko bitarteko bat euren proiektuak aurrera ateratzeko, proiektu hori osatzen duten pertsonen erritmoak errespetatuz, eta helburu argi, lorgarri eta erkagarriei erantzunez

HARTZAILEAK:

Prestakuntza hau taldeetan bizi edota lan egiten duten eta hori egiteko proiektua duten pertsonentzat da.
Prestakuntza hau boterearen, lidergoaren eta parte-hartzearen arloak garatzen diten prozesuak modu orokor edo globalean ulertzera bideratuta dago. Baita erabakiak hartzea, komunikazioa eta informazioaren antolaketa erraztu ahal duten prozesu eta dinamikak ere.

Prestakuntza hori ostiral arratsaldeetan eta larunbat goiz eta arratsaldeetan antolatuko da eta hurrengo moduluetan banatzen da:

1. Kolektiboa dena aztertu. Talde-espazioari erreparatu, bere mugak, bere ahalmenak; zer tresna behar dugun eta zer prozesu biziko dugun Urriak 26 eta 27

2. Gatazkaren ahalmena. Taldearen eremuan jartzea gatazkak, arazoak eta antzekoak; zelan ekidin gatazkak haztea, zelan prebenitu eta zelan kudeatu taldean behin sortuta daudenean. Azaroak 23 eta 24

3. Talde-azterketa. Trebetasunak geureganatzea talde eta kolektiboen barruan bidek urratzeko, taldeak eskaintzen duen jakituria geureganatzeko. Abenduak 21 eta 22

4. Egitura, kolektiboa denaren euskarria. Zer funtzio duen talde egiturak, erabakiak hartzea, akordioak, arauak, mugak. 2019ko urtarrilak 25 eta 26

5. Proiektuaren kudeaketa. Talde antolaketaren sistemak, lidergoak, rolak eta taldearen funtzioak.
2019ko otsaiak 22 eta 23

6. Komunikazioa, elkarrizketarako trebetasuna. Komunikazioa, komunikazio ez biolentoa. Entzutea. Feedback-a. Gizakiei eta taldeei arreta eskaintzea entzunak izateko duten beharrizan horretan; eta erraz eta argi entzutea esaten zailak diren gauzak.

2019ko Martxoak 29 eta 30

7. Alde emozionala. Emozioen funtzioa ulertzea, geureena eta inoren emozioena; zer esaten didan niri, zer beste bati, zer dagokion taldeari, gure egituran zer dagoen arriskuan eta zer aldatu behar
2019ko apirilak 26 eta 27

8. Fórum-a (hautazkoa).. Nola eraikitzen da konfiantza? Nola bihurtu pertsona multzo bat komunitate batean?

2019ko maiatzak 17 eta 18

IRAKASLEAK Mabel Cañada eta Clara Ruiz de Gauna