Lakabera etortzeko hiru jarduera mota ezberdin daude: ikastaroak, Ate Ireki denboraldiak eta lan egonaldiak. Hauetako edozeinetan parte hartzeko, aurretik lakabeko@gmail.com posta elektronikoaren bidez galdetzea beharrezkoa da, «ikastaroak», «Ate Irekiak» edo «lan egonaldia» izenburua ipiniz.

 

Ikastaroak: Urtean zehar Lakaben ikastaro ezberdinak ematen dira: ogigintza eta gozogintza; fazilitazio, bitartekotza eta gatazka kudeaketarako formakuntza; yoga; artile lanketa eta saskigintza; idazmen sortzailea…

Ate irekiak: Bi astetan zehar, herria pertsona kopuru jakin batentzako irekitzen dugu, geurekin eguneroko lanetan parte har dezaten, elkarbiziz. Diru ekarpena ez da beharrezkoa.

Lan egonaldiak: Noiz edo noiz, lan zehatz baterako (teilatu bat konpondu, egurra egin, eta abar…) jendea herrian hartzen dugu. Diru ekarpena ez da beharrezkoa.

Etorri baino lehen, begira itzazu ARGIBIDE PRAKTIKOAK ETA NOLA IRITSI

 

Urteko jarduerak

Jarduera gehienak (kurtsoak, ate irekiak eta lan egonaldiak) udaberri, uda eta udazkenan izaten dira. Otsailatik aurrera urteko egutegia osatzen hasten gara urtero.

Urteko ekintzak bakarrik gazteleraz egongo dira, beraz, klitatu ezazu webgunearen goialdean, eskuinaldean, dagoen “Castellano” hitzan. Edo hementxe bertan: Klikatu hemen