Ate irekietak,  urtean zehar irekitzen ditugun epeak dira, non proiektua ezagutu nahi dutenek, aukera izango dute, egun batzuz gurekin komunitatean elkarbanatzeko. 9 eta 15 egun artean iraun dezakete eta noizean behin asteburuko ate irekiak ere egiten ditugu.

Lakaben egonaldi luzeagoa edota bizitzeko interesa dutenentzat ere, ate irekiak lehenengo urratsa dira.

Guretzako, herritarrontzako ate irekiek  haize frexkoa ekartzen digute, Lakabe ezagutu nahi dutenen energia jasotzen dugu. Herritar guztiak ez gara bixitariekin egongo hau da, pertsona batek egingo ditu harrera eta kudeaketa lanak.

Pertsona kopuru konkretu bat hartzen dugu garai hauetan eta beharrezkoa da aldez aurretik gurekin hitzegitea. Egunerokoan, garaian garaiko lanak egingo ditugu eta 4-6 orduko lanaldiak izaten dira. Ez da beharrezkoa ekonomiko aportaziorik egitea eta lanak anitzak izan daitezke pertsona bakoitzak erosotasunez egin ditzazkeen lana bilatzen ditugu, egoera fisiko ezberdinetara egokituz.

Bisitari taldeak etxe amakomunean hartuko du ostatua, gelak elkarbanatu egiten dira eta autogesitoz kudeatuko du taldeak eguneroko elkarbizitza,  beti ere Lakabeko kide baten laguntzaz. Horrela, ate irekietan, epe motzeko komunitateko bizitza esperimentatu daiteke.

Eguneroko lanak, otorduak eta ospakizunak elkarbanatzeaz gain, bisitariek zein herriko jendeak, tailerrak proposa ditzakete: hitzaldi, proiekzio, tailerrak, etab…

Hemen beran egonaldi hauen datak ikus ditzakezu, data hauek aldaketera irekiak daude. Honako hau jakitea oso garrantzitsua da:

-Ez dugu bisitaririk onartzen ez badu gurekin aldez aurretik hitzegin. Denborarekin abisatu behar da izan ere emaila ez dugu egunero begiratzen.

-Mesedez, interesa baduzu, gutxi gora bera hilabete lehenenago hitzegin ezazu gurekin.

Plaza gutxi izaten dira eta jende askok izan ohi du interesa. Talde experientziari prioritatea ematen diogu, honegaitik egonaldi guztian egon daitekeen pertsonek izan ohi dute lehentasuna, hala ere honek ez du esan nahi egun gutxiagoz etorri ezin daitekeenik.Datetan azaltzen den lehen eguna harrera eguna da eta azkena irteera eguna. Mesedez data hauek errespetatzea eskatzen dugu, beste akordiorik egon ezean.