Kolektibotasunaren esperientzia hainbat alorretan bizi dezakegu: taldeetan, enpresetan, kooperatibetan, kolektiboetan; hauek gure izate sozialaren adierazle  dira. Lidergoa hartzeak kooperazioaren eta elkarlanaren espazioak zaintzean datza. Ekiteko, boterea hartuko dugu, ekintzetara pasa ahal izateko. Boterea bera erronka dakarren kontzeptu bezala ulertzea…

Talde, kooperatiba edota elkarte askok, egoera zailetan ikusi ohi dute euren burua: tentsioak, haserreak, desadostasunak, eta honela konturatzen gara tresnak behar ditugula, herramientak falta zaizkigula egoera hauei aurre egiteko, edota gertakizun hauek era ezberdin batean eutsi eta sostengatzeko, konponbide egokiagoak eta gizadiak gugandik behar dituen konponbideak aurkitu ditzazkegu.

Honegaitik, taldeek iada “fazilitazioa” erabiltzen dute, tresna eraginkor  bezala, euren prosezu eta proiektuetan bidelagun izanik, honekin euren proiektuak aurrera ateratzen dituzte, pertsonen erritmoak errespetatuz, baita taldearen helburuak eutsiz, helburu zehatz, irisgarri eta egiaztagarriak.

NORI ZUZENDUA:

Formakuntza hau, kolektiboan bizi edota lan egiten duten pertsonei zuzendua dago, edo hau egiteko asmoa dutenentzat.

Formakuntza honen bitartez, taldean ematen diren prozesuen ezagutza orokor bat jasoko da, boterea, lidergoa eta partehartzea garatuz. Gainera erabakitze prozesuak erraztuko dituzten tresna eta dinamikak landuko dira, baita komunikazioaren kudeaketa eta informazioaren antolakuntza ere.

Euskal Herrian ematen diren formakuntzak:

Oinarrizko kurtsoa Bilbo 2018-2019.
Erdi mailako kurtsoa: informazio gehiago hemen.