Okindegiarekin kontaktatu nahi baduzu, idatzi lakabekoogia@gmail.com helbidera.

  1. urtean Lakabeko herrira okupatu eta bizitzera etorri ginenean, garbi genuen gauzetako bat geure ogi integrala egin nahi genuela zen. Horretarako, herrian zegoen labeetako bat berreraiki genuen. Su zuzeneko eta tamaina oneko mairutar labe bat zen eta da. Labea eta egoera nahiko txarrean zegoen lantegia zertxobait konponduta… irin osoa, legami prentsatua, ura eta gatzarekin, ezagutza gehiegirik gabe, ilusio handiarekin, geure maitasun guztiaz eta lehen nahiz orain oinarrizko bezala ikusten dugun behar bat asetzeko gogoz… geure ogia egiteari ekin genion.

Orduan ez genuen aurreikusi, ez lehenago ere, ogi hori salduko genuenik, herritik aterako genuenik, merkaturatzeko. Kointzidentzia batzuk izan ziren: inguruan horrelako ogia inork ez zuela egiten, pertsona batzuen gogoa, eta beste batzuen eskaera, hori egitera, edo behintzat saiatzera animatu gintuztenak.

Lehen hurrats hoietatik biziki gogoratzen dugu Antonio (egun Ortzadarren), bera gabe ez genuelako lortu izanen eta Txantreako merkatua, gure lehen salmenta puntua izan zena, zuzenean bezero posibleekin, ez hain posibleekin eta fidelenekin kontaktua eskaini ziguna. Ogi haiek, garai haiek, ¡Egun bakoitza abentura bat zen! Gertakari latz batzuk izan genituen (obradorea bitan erre zen) eta baita egun lasaiagoak ere, eta hauek ez ziguten erritmoa aldatu. Beti izan baikara konstanteak eta tematiak, hobetzeko eta benetan merezi duen aldaketa bat egiteko gogoz beteta.

Orduan garraioa ez zela erraza ere gogoratzen dugu… dena zaldiekin mugitzen genuen, edozein zela eguraldia ala beste baldintzak, eta horrela, produktu bukatuak, nahiz lehengaiak bide haietatik joan da etortzen ziren, errepideraino…

Ogi haiek, lehendabiziko urte haiek, ikasitakoa, benetako aldaketa bihurtzen joan ziren, eta produktuaren eta elaborazioaren hobekuntza ekarri zuten.

Eta, aztertuz, aztertuz, ogia orantzarekin eta gari ekologikoarekin egiten hasi ginen, badira 30 urte baino gehiago horrelakoak soilik erabiltzen ditugula…

Dakizuenez, hau duela luze hasi zen, eta, lehen esan dudan bezala, horrek esan nahi du bai guk eta bai zuek behin eta berriz ekin diogula. Konbinaketa hau ezinbestekoa izan dela garbi daukagu.

Okindegi hau, eta baita gizatasun horren, ogiak egiten ditugun guztietan elkarri hurbilak izatearen nahi horren erronka… eta onartzen dugu ez dela erraza izan; ogi kiskalia, gordina, igo ez dena… ulertzen dugu bezeroen pazientzia eta laguntzarekin izan dela posible bide hau ibiltzea.

Produktu honek ekonomiari ematen dio eta eman dio batezere, Lakabeko proiektua, herria, komunitatea maila honetan zergarik gabe eta pozik senti dadin.

Laurogeita hamargarren hamarkadaren bukaeratik, guztiz berritu genuen okindegi batetan egiten dugu ogia. Alde batetik beharrezkoa izan zen gure salmenta legalki erregularizatzeko, eta baita espazio erosoago bat, esperientzia urte batzuen ondoren, geure beharrei egokitua, edukitzeko.

Geure bizitzaren esparru honek kanpora bixita konstantea suposatzen digu, geure bizitzaren parte den hitzordua, beste jardueretarako bultzada bat, etengabe aldatzen den ezegona, leiho irekia, betiere kontraesan, gogobetetasun, zalantza, emozio eta batez ere eskertasunez hornitua, besteak beste zuei, izaten hasi zenetik eta nahi duzuen arte.