Lakabe, baso lurra. Lakabe Artzibarren, Nafarroan kokaturiko herri txiki bat da.

Hirurogei ta hamargarren hamarkadan biztanlerik gabe geratu zen eta 1980. urtean naturaren erritmoei moldatuz komunitate alternatibo eta eraldatzaile bat sortzea amesten zuen kontzientzia-objekzio mugimendutik zetorren gazte talde batek okupatua izan zen.

Gaur egun proiektuak aurrera darrai, funtsa berdinarekin: utopia ahalbidetu eta bizitzea.

Berrogei pertsona inguruk ematen diote bizitza herri honi; komunitate bizi-proiektu bat eraiki eta berretsiz, ekonomia, lana eta baliabideak elkarbanatuz eta erabakiak batzar bidez hartuz. Baratzak landuz, animaliak zainduz, bizitzari nahiz giza eta genero harremanei komunitate espaziotik aurre eginez, ogi ekologikoa eginez, energia berriztagarriez soilik hornitzen den sistema isolatu baten bidez geure energia elektrikoa kudeatuz, ingurua basoberrituz eta baso kudeaketa errespetutsua eginez, sozialki ere iraunkorra den mundua sortzearen aldeko lanketa batean.

Utopia elikatuz. Pausoz pauso